XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esan duguna egia izanik ere, batez ere Feuerbach'ekin konparatuz gero, Marx'en esanak ez dira beretatik atera behar.
Marx'entzako, erlijioa dena miseri eta gaitz hutsa soilik denik, ezer aprobetxagarririk ez duela bere baitan esan ahal diteke?.
Ez nuke hauzia erabaki nahi.
Halere erlijioa
Marx-en iritziz, gizonak bere esistentziaren egoera negargarria protestatzeko erlijioa beste biderik ez du aurkitu.
Erlijioa kontsolamendu liluragarria litzake.
Ilusio den aldetik arbuiagarri, gezurrezkoa ta soporta-ezina.
Baina gertatzez, kondairaren epe batzuetan gizonak izan duen protestabide eta kontsolamendu bakarra da.
Ikuspegi honetatik, erlijioa ez al litzake Marx'entzako zerbait positibua izanen?.
Halere egia aitortu beharra dago: Marx'ek ez zuen erlijioaren aurpegi positibo hau gehiago ikertu.
Gaurko marxista pentsatzaileak gero eta gehiago gorritzen ari dira arlo hau.
Ba da marxismoaren erlijio-ikuskera biziki ukakorra, negatibua esplikatzen duen filosofiazko printzipio bat.
Marxi, honetan Feuerbachi bezala, gizonak Izaki absolutu batekin izango zukean dependentzi hori ulergaitza ezezik, soporta ezina zaio.
Kreatuko zukean delako Jainko horren mendeko izatea, gizona ukatzea litzake.
Gizonak ezin dezake inolako dependentziarik jasan.
Erlijioa, berriz, bere sakonean gure izatearen errotikako dependentzia aitortzea eta onartzea da.
Semearenaren antzekoa nahi bada, baina dependentzia behinipehin